Patinaje ikastaroa, hilaren 19tik aurrera

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 8a, 13:42

Ikasturte berrirako gurpil gaineko patinaje ikastaroa antolatu du Pili Villanueva azkoitiarrak, eta umeei eta helduei zuzendutako ikastaroa emango du. Umeena irailaren 19tik abenduaren 12ra bitartean eskainiko du, eta helduena irailaren 23tik abenduaren 16ra. Oteiza pilotalekuan izango dira ikastaro guztiak. Helduen ikastaroak astelehenetan izango dira, 15:15etik 16:15era, eta umeak, berriz, ostiraletan, 17:15etik 18:15era. Ikastaroan izena emateko azken eguna irailaren 12a izango da.

 

Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da honako hauek edukitzea: patinak eta babesak, eskumuturrekoak, ukalondokoak, belaunetakoak eta kaskoa (bizikletakoa izan daiteke).

Izena emateko 600658203 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp-etik mezu bat bidali beharko dute interesatuek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide