Iban Garatek aurkeztuko du gaueko "Gaur egun" albistegia

Berria 2016ko ira. 5a, 16:20
Argazkia: ETB

ETBko askotariko saiotan aritu eta gero, Iban Garatek (Azkoitia, Gipuzkoa, 1982) albistegiak aurkezteko pausoa emango du. Astelehenean hasiko dituzte Euskal Telebistako albistegietako zerbitzuek denboraldi berria, eta egun horretatik aurrera iluntzeko Gaur Egun aurkeztuko du Garatek. Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio fakultatean ikasketak eginak ditu Garatek.



Telebistan eta zineman proiektu ugaritan egin du lan Garatek, 15 urte zituela Goenkale telesailean hasi zenetik. Zinemako aktore gisa Aupa Etxebeste! filmekoa izan zen bere lehen rol garrantzitsua. Mystikal, Arriya eta Miel de naranjas izan dira parte hartu duen beste film batzuk. Antena3 kateko El secreto de puente viejo telesailean ere aritu da aktore, Madrilen. Tuntuxa ekoizpen etxearen sortzaileetako bat da Garate —dokumentalak egiten dituzte—. 2012. urtean ETB1eko Ai ama!entretenimenduzko saioa aurkeztu zuen Garatek. Eta iazko denboraldian Azpimarra saioan egin zuen lan, Maddalen Iriarterekin batera.

Jarraitu artikulua irakurtzen, Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide