Andramaixek 2016

Hilaren 16ko bazkaria antolatzeko gurasoen bilera

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 4a, 09:32

Abuztuaren 16an, Andramaixetan, haur eta gurasoen bazkaria egingo dute, eta urtero bezala gurasoen laguntzaz antolatu nahi dutenez, biharko, hilak 5, bilera deitu du Udalak. Udaletxeko 4. solairuko bilera gelan izango da, 11:00etan.

 

Etorri ezin dutenek, baina antolamenduan parte hartu nahi dutenek, Kultura Sailera (943857170) deitu dezakete edo bertako helbide elektronikora idatzi: kultu@azkoitia.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide