Jenny Calero: "Aurrera begira ere, dantzari lotuta ikusten dut neure burua"

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 22a, 17:30
Argazkian, Jenny Calero.

17 urterekin hasi zen dantzan Jenny Calero (Azkoitia, 1989), eta goi mailako dantzaria da gaur egun. Duela urte batzuk Born to dance eskola sortu zuen Azkoitian. Hain justu, ikasle horiek erakustaldia emango dute bihar, zapatua, Azkoitiko plazan, 19:30ean hasita.

 

Urola Kostako Hitzak Jenny Calerori egindako elkarrizketa:

 

Hirugarren aldiz antolatu duzue erakustaldia. Zer prestatu duzue?

Urte osoan dantzan aritzen dira ikasleak, beraz, ikasitakoa jarriko dugu praktikan. Adin guztietakoek parte hartuko dute, eta talde bakoitzak dantza mota bat egingo du. 40 bat lagun dira guztira, gutxi gorabehera.

Zer dantza mota egingo dituzue?

Aretoko dantza modalitatearen barruan sartzen dira saltsa, txa-txa-txa, tangoa, bachata, pasodoblea eta merenguea, besteak beste. Denak ezin dira egin, baina erakustaldi aberatsa izango da.

Berrikuntzarik izango da?

Dantza modernoa eta zumba sartuko ditugu aurten aurrenekoz. Gainerakoan, beste urteetako saioen antzekoa izango da.

Dantzari profesionala zara.

Ruben Portalo da nire bikotekidea, eta kirol-dantza egiten dugu. Teknika asko zaindu behar da, eta dena dago araututa. Kirol-dantza bi multzotan banatzen da: dantza latinoak eta estandarrak. Azken horien barruan daude Vienako eta Ingalaterrako baltsak, Quick Step, Slow Fox eta tango europearra. Guk dantza latinoak landu ditugu aurten, hau da: runba boleroa, pasodoblea, txa-txa-txa eta sanba. Datorren urtera begira nahiko genuke estandarrak ere egitea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide