[Publizitatea] Ingelesez antzerkia umeentzat Azpeitian, debalde

Kids & Us 2016ko uzt. 22a, 18:00
Kids&Us.

"Cowboys & Indians" deituriko Storytime-a antzeztuko da ingelesez Azpeitiko umeen egunean, uztailaren 24an, 19:00etan.

Behin batean bazen beti lo zegoen zaldia zuen Sheriff bat. Indiarren Buruzagi Nagusiak Sheriffaren zaldia lo aurkitzen du eta, Sheriffarena dela jakin gabe, indiarren moduan pintatu eta “indiarren familia handira” ongi etorria ematen dio. Zer gertatuko ote da Sheriffa konturatzen denean?

 

Istorioa ezagutzeko:

- Uztailaren 24an, igandean

- 19:00etan

- Azpeitiko udaletxeko arkupetan

- Kids&Us-ek antolatuta

Abesti eta dantzen bidez neska/mutilak fantasiaz betetako  Mendebalde Urrunean murgilduko dira. Storytime antzezlana 3 eta 8 urteko haurrei zuzenduta dago.

Antzezpena oso adierazgarria izango da, beraz haurrek ez dute ingeles maila altua izan beharko ulertzeko. Modu honetan ikuskizunean parte hartu ahal izango dute, hizkuntzaren ezagupen maila kontuan hartu gabe. Hasi daitezela bada beraien oihuak prestatzen: cowboy-ek “Yeeeehaaaaaaaa!” eta indioek “Owowowow!”.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide