Eneritz Aramendik eta Ibai Etxeberriak irabazi dute III. Duatloi Herrikoia

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 15a, 20:18

Argazkian, Eneritz Aramendi 14 urteko azpeitiarra.

Azkoitiko III. Duatloi Herrikoa izan da gaur, ostirala, herriko kaleetan zehar. Guztira, 49 parte hartzaile izan dira, eta guztiek zortzi kilometro egin behar izan dituzte bizikleta gainean eta korrikan. Azkenean, emakumezkoetan, Eneritz Aramendi (28:25) 14 urteko azpeitiarrak irabazi du proba, eta gizonezkoetan, Ibai Etxeberria (22:36) azpeitiarrak. Bigarren sailkatua, nesketan, Idoia Dominguez (29:16) izan da, eta hirugarrena, Nerea Frances (30:40). Mutiletan, berriz, bigarren sailkatu da Asier Ostolaza (23:12), eta hirugarren, Borja Zubizarreta (23:32); biak azkoitiarrak.

 

Bestalde, jubeniletan aurrenekoa Alex Sudupe azkoitiarra izan da; beterano bat mailan, berriz, Aitor Arregi azpeitiarra, eta beterano bi mailan Juan Inazio Larrañaga azkoitiarra. 

Erlazionatuak

III. Duatloi Herrikoia, iruditan

Maxixatzen.eus 2016 uzt 15 Azkoitia