Udalak Andramaixetako VI. Film Laburren Lehiaketarako oinarriak atera ditu

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 15a, 11:46

Udalak Andramaixetako Andramaixetako VI. Film Laburren Lehiaketarako oinarriak zein izango diren jakinarazi du.

 

Film Laburren Lehiaketarako Udalak jarritako oinarriak honako hauek dira:

1.- Gaia: Gai librea

2.- Lanen iraupena: 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean eginda egon beharko dute: DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan.

3.- Hizkuntza: euskara.

4.- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.

5.- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

6.- Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 11.

7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.

8.- Sariak:

-Lehenengo saria: 200 euro eta oroigarria.

-Ikuslearen saria: 100 euro eta oroigarria.

9.- Epaimahaia: zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.

10.- 4 film labur baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 100 euroko dieta izango dute, gehienez 15 laburmetrai izanik.

11.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.

12.- Film laburren proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 10:30ean Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.