Uztaila Jolaseaneko haurrak Altamirako Baratza Parkean izan dira

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 11a, 12:21

Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean sustatzen duten Altamirako Baratza Parkean, hainbat dinamizazio jarduera egin dituzte Uztaila Jolasean udalekuetan dabiltzan 47 haur inguruk. Bertan, Altamirako parkean, landare usaintsuak eta senda-belarrak landatu dituzte, jolasaren bidez, lau txorimalo egin eta baratzean jartzeaz gain.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide