Sahatsak piztuko du aurtengo San Juan sua

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 20a, 12:55

Sahatsa dantza taldeak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Taldeak 40. urteurrena ospatzen du aurten eta hamarkada hauetan eginiko lanak eta ibilbideak duen meritua publikoki aitortzeko xedez, Udalak Sahatsari eman nahi izan dio aurten protagonismoa suak gaua argitu dezan.

 

Egitaraua:

- 19:30ean, Sua piztu aurretik Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola eta Bizkargi dantza taldeen emanaldia.

- 21:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar, Sahatsa dantza taldearen Gipuzkoako ezpata dantza.

- Musika Bandaren Kalejira

- 22:00etan, Balda Plazan, su piztea, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.

- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak, "VIII. Zatoz Dantzara Balda Plazara” emanaldia eskainiko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide