1 eta 2 galdu du Azkoitiak Astigarragaren aurka

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 18a, 00:48

Kadete azkoitiarrek 22 eta 0 aise irabazi dute Herriarteko Txapelketako finalerdietako aurreneko partida, baina gainerako biak Astigarragak irabazi ditu: jubenilek 10 eta 22, eta seniorrek 11 eta 22 eginda. Gauzak horrela, Astigarragako itzuliko neurketan erabakiko da zein talde pasatuko den finalera.