"Mustang" eta "Noche Real" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 15a, 08:53

Ostiralean, hilak 17, Deniz Gamzek zuzendutako Mustang zine foruma eskainiko dute Baztartxon, 22:00etan. Zapatutik astelehenera, berriz, Julian Jarrolden Noche Real filma eskainiko dute: zapatuan 22:00etan, igandean 17:15ean eta 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. 1945ean girotutako filma da, gerra amaierarekin lotura estua duena, eta honako aktore hauek dira protagonistak: Sarah Gadon, Emily Watson, Jack Reynor, Rupert Everett eta Bel Powley, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide