Udalak Urbanue autobus zerbitzuaren prestazioa lizitaziora atera du

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 10a, 09:36

Udalak lizitaziora atera du Urbanue herri-garraio zerbitzuaren prestazioa, oinarrizko eta urteko 112.039,35 euroko (BEZa barne) aurrekontuarekin. Iragarkia joan zen astelehenean, ekainaren 6an, argitaratu zen GAOn eta interesatuek 15 egun naturaleko epea dute euren proposamenak aurkezteko. Kontratuaren exekuzio epea urtebetekoa da eta beste urtebetez luzagarria.


Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide