Lehen lan urtearen balantze positiboa egin du EAJk

Argazkian, Udaleko batzordeburuak eta Javier Zubizarreta alkatea.

Javier Zubizarretak eta bere taldeak 2015eko ekainaren 15ean hartu zuten kargua Udalean, eta lehen lan urtean, batez ere, kudeaketa lanak egiten saiatu direla nabarmendu du alkateak. Bide horretan, oraindik, egiteko asko dagoela uste duen arren, lan asko egin dutela azaldu du. Gainera, "taldea indartsu, gogotsu eta kargua hartu zutenean baino ilusio gehiagorekin" dagoela esan du Zubizarretak, jokabidez eta zuzen, proiektuak aurrera eramateko.

 

Ondoren, agintaldiaren hasieran agindutako zenbait proiektu bideratzea lortu dutela azpimarratu du, hala nola: 2018an lanean hasiko diren Azkoitia-Zumarraga arteko errepidea; Idiakez Ederra eraikina, non hamalau babes ofizialeko etxebizitza eta Plaza Ondo jubilatuen elkartea eraikiko dituzten; Hizkuntza Eskola Ofizialeko gela desplazatuak, eta, azkenik, Lanbide Heziketako menpekotasuna dutenentzako ziklo berria.

Alor ekonomikoan, Azkoitia Lantzenen gora-beherak izan ditu hizpide: 

Sistema aldaketaz ere hitz egin du alkateak, eta herritarren kontzientziazioan lan asko egiteke dagoela uste du:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide