Matadeixek 20 urte bete dituela ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 4a, 15:31
Matadeixen 20. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako, eta gaur, zapatua, honako hauek izango dira egun osoan zehar:
 
12:30ean "Maitakale borroka" antzezlana herriko plazan, 19:00etan Imanol Ugarte eta Beñat Iturrioz txalapartariak eta Magmadam taldearen kontzertua herriko plazan eta, azkenik, 22:30ean Jay eta Mohama Saz taldeen kontzertuak Matadeixen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide