Gazte bat erori da teilatutik

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 3a, 22:01

17 urte inguruko mutil gazte bat erori da Izpiritu Deuna kaleko lantegi baten sabaitik. Gaztea Donostiako ospitalera eraman dute zaurituta. Gertaera gaur, hilak 3, 20:30ak aldera gertatu da, baloia teilatura bota eta haren bila lantegiko sabaira igo denean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide