Intza Lizarazu Euskal Selekzioarekin ariko da

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 1a, 11:55

Iraurgi ISBko kapitain azkoitiarra eta senior nesken taldeko erreferente nagusietako bat Euskal Selekzioak deitu berri du. Pasa den astelehenean aurkeztu zuten Basket Basque Tour 2016, Euskal Saskibaloi Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak babesten duten nazioarteko txapelketa. 

 

Saskibaloia pasioz bizi duen emakumea da Lizarazu, eta denboraldi honetan Emakumezkoen Lehen Mailan jokatzeko aukera eduki du.

Durangon eta Zornotzan jokatuko dituzte Basket Basque Tour-eko partidak. Euskal Selekzioaren aurkariak Argentina eta Venezuela izango dira. Argentinarrek Hego Ameriketako Txapelketan laugarren amaitu berri dute. Venezuelarrek, berriz, txapeldunorde amaitu dute, Brasilen aurkako finala bakarrik galduta.

Txapelketaren egutegia honako hau izango da:


Ekainaren 3an, Landakon (Durango), 19:30ean: Euskadi-Venezuela
Ekainaren 4an, Larrea (Amorebieta), 17:00etan: Argentina-Venezuela
Ekainaren 5ean, Larrea (Amorebieta), 12:00etan: Euskadi-Argentina

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide