Final laurdenak jokatuko ditu Azkoitiak, Arrasate kanporatuta

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 30a, 09:43

Azkoitiko pilotariek Arrasatekoei irabazi zioten pasa den ostiralean Gurean, eta horrenbestez, Azkoitiak jokatuko ditu Herriarteko final laurdenak Zizurkilen aurka.

 

Hirugarren eta azken partida izan zen erabakigarria, puntuz berdinduta iritsi zirelako Arrasate eta Azkoitia. Kadeteek 5-22 galdu zuten partida, eta jubenilek eta seniorrek 22-7 eta 22-18 emaitzekin irabazi zituzten bi partidak. 

Joaneko partidetan bi eta bat galdu zuen Azkoitiak, jubenilen partida irabazita, baina partida guztiak kontuan izanda, tantoz, Azkoitia nagusitu zen azkenean. 

Modu horretan, datorren ostiralean, hilak 3, Zizurkilen aurka jokatuko du Azkoitiak Gurea pilotalekuan, 22:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide