"Gu ere bertsotan" egitasmoa maiatzaren 25an, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 20a, 13:30

Gu ere bertsotan proiektuak 154 haur eramango ditu Baztartxoko oholtza gainera datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, Baztartxon egingo den jaialdian. Hitzordua 18:00etan izango da eta irekia da. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoez gain, bertsolaritzarekin gozatzen duen edonork du joateko aukera. Sarrera doakoa izango da.

 

Xabier Munibeko DBH1eko hiru taldek eta Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko beste lau taldek hartu dute parte aurtengo ikasturtean Gu ere bertsotan egitasmoan. Proiektua duela zortzi urte abiatu zen Udaleko Euskara zerbitzuaren, herriko ikastetxeen eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik.

Gu ere bertsotan proiektua Udalak finantzatzen du ikasleek bertsolaritzara gerturatzeko xedez modu atseginean eta ludikoan. Hizkuntza, kultura, ahotsa eta trebetasun pertsonalak eta sozialak lantzen dira egitasmoaren bidez.

Proiektua Euskal Herri osoan egiten da eta Gipuzkoan 10.000 gaztetik gora dira parte hartu dutenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide