San Isidroak ospatu dituzte Madariaga auzoan

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 18a, 12:04

Joan den asteburuan Madariagako San Isidroak giro bikainean ospatu zituzten. Auzotarrek hainbat ekintza antolatu zituzten, eta jende ugari bertaratu zen. Boletoak saldu zituzten asteburuan zehar, eta honako zenbakia da irabazlea: 2597. Erreserbako zenbakia, berriz, honako hau da: 4025. Irabazleak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.

Argazki guztiak: Urola Kostako Hitza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide