Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI: Heziketa zikloen eta sarbide probaren aurrematrikulazioa

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 2a, 08:00

Heziketa zikloak egiteko beharrezko  titulazioa ez dutenentzat, Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIk eskaintza berezia du. Sarbide Proba gainditzen dutenek Erdi edo Goi Mailako Heziketa Ziklo bat ikasteko aukera izango dute, Heziketa Araututako tituluren bat  eskuratzeko.

 

Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIn , Erdi mailako "Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta (ziklo berria)", "Arotzeria eta altzarigintza", "Instalazio eta altzari hornikuntza" (2 titulu hiru urtetan) eta “Mekanizazioa" eskaintzen dira. Bestalde,  Goi mailako "Administrazioa eta Finantzak" eta "Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa"  heziketa zikloak  eskainiko  dira.

Gainera, ikasleak besteak beste honako proiektuetan parte hartzeko aukera izango du:

  • DUALA: ikasketak ordaindutako lanarekin.
  • Lan prestakuntza atzerrian (Erasmus)
  • Lehen aukera (bekario gisa eskualdeko enpresetan)
  • Urratsbat proiektua
  • Lan-Poltsa

Aurrematrikulazioaren epea :ekainaren 6tik 17ra izango da.

Informazio gehiagorako 943852174 telefonora deitu edo www.urola.org ikusi. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide