Gerdauk hamaika langile kaleratu izana salatu du ELAk

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 12a, 10:33

Rosi azpikontratako hamaika langile kaleratu ditu Gerdauk, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, asteazkena, Gerdauko sarreran. Langileek Rosi despidorik ez! Gerdau subrogazioa lelopean subrogazioa eskatu diote enpresari lanpostua ez galtzeko, baina ezezkoa jaso dute. Gauzak horrela, epaitegietara joko du ELAk. 

 

Garbiketa eta garraio lanak egiten dituen Zumaiako Limpieza y Mantenimiento Rosi azpikontratako hamaika langile bat-batean kaleratu dituzte; sei urte zeramatzaten lanean enpresa horretan. Horietako hamar, esaterako, pasatu den astelehenean bidali zituzten, egun horretan bertan jakinda. Guztiak Azkoitian bizi diren etorkinak dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide