Ate irekiak, Xabier Munibe Haurreskolan

Maxixatzen.eus 2016ko api. 26a, 16:42

Maiatzaren 2tik 11ra haur eskolan matrikulatzeko epea zabaltzen dela-eta, maiatzaren 4ean, asteazkena, gurasoentzako ate irekien eguna antolatu dute Xabier Munibe Haurreskolan, 18:00etan.

 

Bertaratzen direnek hezitzaileekin elkartzeko aukera izango dute. Izan ere, ate irekien helburuak dira bertako heziketa ildoa azaltzea eta, bide batez, haurreskola bera erakustea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide