Xabier Sagarzazu futbito txapelketa

Maxixatzen.eus 2016ko api. 26a, 10:18
Argazkia: Floreaga Ikastetxea.

XXIX. Xabier Sagarzazu Txapelketa izango da apirilaren 30ean Floreaga ikastetxeko jolaslekuan. Xabier Munibe, Ikasberri, Floreaga eta Iraurgi eskoletako neska-mutilek jokatuko dituzte partidak. Honakoa da partiden ordutegia:

 

15:00etan hasita, guztira sei partida jokatuko dituzte egun osoan zehar, eta finala 18:00etan jokatuko dute.

 

Hamabi urteko neska eta mutilak arituko dira lehian. Floreaga, Xabier Munibe, Iraurgi eta Ikasberri taldeek denek denen aurka jokatuko dute, ordu erdiko hiruna partida jokatuz. 

Urtero bezala, Floreaga ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu du kirol topaketa hori, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, futbol jokalari ospetsua izan zen Xabier Sagarzazuren oroigarri. Bestalde, inguruko hainbat futbol taldek eta dendarik euren laguntza eman dute topaketa hori aurrera eramateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide