VIII. Garagardo Azoka, maiatzaren 5etik 14ra

Maxixatzen.eus 2016ko api. 22a, 13:53
Argazkia: 2015eko Garagardo Azoka.

Iraurgi saskibaloi taldeak eta Anaitasuna futbol taldeak antolatuta beste urte batez antolatu dute Azkoitiko Garagardo Azoka, eta maiatzaren 5etik 14ra jarriko dute herriko plazan. Dagoeneko zehaztu dute egun bakoitzeko egitaraua, eta, besteak beste, kirol tertulia, haurrentzako jolasak, hitzaldia, DJak, bertsolariak eta mus txapelketa antolatu dituzte. 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide