2016/04/15 19:30

Dantza jauziak, eliz atarian

Dantza jauziak, eliz atarian
Eliz ataria, Azkoitia
Dantza jauziak (iparraldean borobilean jarri eta pausoak esanez egiten diren taldeko dantzak) eta beste hainbat dantza herrikoi egiteko aukera izango da datorren ostiralean elizatarian, arratsaldeko 19:30etan. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduak Sahatsa dantza taldeako kideen laguntzarekin antolatutako saioa da eta ekitaldi erabat irekia da, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta gozatzeko, eta bide batez, kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu ahal izateko. Herritar guztiak gonbidatu nahi genituzke bertan parte hartzera. Horretarako ez dago aurretik dantzan jakin beharrik, nahikoa da zaletasun pixka bat eta gorputza mugitzeko gogoa izatea. Animatu guztiok!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide