53 urteko azkoitiar bat atxilotu dute, droga trafikatzeagatik

Maxixatzen.eus 2016ko api. 6a, 12:44
Argazkia: Guardia Zibila.

Droga trafikatzeagatik, 53 urteko azkoitiar gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak. Guztira 1.629 kilogramo haxix atzeman dituzte. Droga Marokotik Malagara eramaten zuten, eta, ondoren, handik Zornotzako biltegi batera, han gordetzeko.

 

Kamioi bateko kontserba laten artean ezkutatuta zegoen droga guztia. Guztira hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Durangon, Azkoitian eta Logroñon. Atxilotuei osasun publikoaren aurkako zigorra eta gaizkile talde batekoa izatea egotzi dizkiote. Azkoitiarra martxoaren 22an atxilotu zuten AP-1 errepidean Quintanapalla parean (Burgos), eta espetxean dago ordutik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide