"Spotlight" filma ikusgai lau egunez jarraian, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko api. 6a, 10:36

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean Thomas McCarthy zuzendariaren Spotlight (AEB, 2015) filma eskainiko dute bost aldiz. Ostiralean, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, eta zapatuan 22:00etan emango dute, igandean 17:00etan eta 19:30ean eta, azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. 

 

2002. urtean, Boston Globe aldizkariko Spotlight saileko kazetariak urte luzez ezkutatuak izan ziren Bostongo apaiz baten aurkako pederastia salaketak ikertzen hasi ziren. Mike Rezendes (Mark Ruffalo), Sacha Pfeiffer (Rachel McAdams), Walter Robinson (Michael Keaton) eta Matt Carrollek (Brian d’Arcy James) osatutako taldea laster ohartu zen berria uste baino potoloagoa zela.

Oscar sarietarako hainbat kategoriatan proposatu zuten adituek, eta, azkenean, film onenaren saria irabazi zuen joan den otsailean. Horrez gain, SAG sarietan (AEBtako aktoreen sindikatuaren sariak) aktore talde onenaren saria jaso zuen lanak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide