Herriko bideak garbitzen ari dira

Maxixatzen.eus 2016ko api. 5a, 17:45

Udalak gaur hasi ditu izaera publikoa duten herri bideen garbiketa lanak. Hainbat auzotako bideak garbituko dituzte datozen egunetan; esaterako, Aizpurutxo, Martirieta eta Kukuherri auzoetakoak. Enpresa esleipendunak arekak, lur arekak, pasabide kanadiarrak, hoditeriak eta abar garbituko ditu, hiru hilabeteko epean. Lanak 62.232,30 euro kostako dira.

 

Bestalde, lanak errazteko eta azkartzeko, aurrez, udal brigada sastrakak kentzen aritu da gune horietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide