Euskal Selekzioak ofizialtasuna estreinatu du Valentziaren aurka galduz

Maxixatzen.eus 2016ko api. 4a, 12:25

Euskal Selekzioak ezin izan zion Valentziari irabazi joan den zapatuan Oteiza pilotalekuan.

 

NAZIOARTEKO MODALITATEA

Nazioarteko modalitatean, 2-9 galdu zuten euskaldunek:

EUSKAL SELEKZIOA: 2 (Andoni Urbieta, Ibai Urbieta, Julen Jauregi, Iñaki Esnal eta Jon Ander Esnaola)

VALENCIA: 9 (Jesús Vidal, Josep Roch, Sacha Kruitofh, Álvaro Francés eta Guillermo Vidal) 


Euskal Selekzioak jardunaldi historikoa bizi du Valentziaren aurkako neurketa horri esker.

Lehenengo zazpi jokoak galdu ondoren, etxekoek materiala eta distantziara moldatu ziren, baina arerioek ez zuten barkatu, eta eguneko hirugarren garaipena eskuratu zuten. Jarraian pasakako bi erakustaldi izan ziren ikusgai, bata euskal pilotarien artean, eta bestea, Euskadiko eta Valentziako ordezkarien artean, eta azken horretan euskaldunak gailendu ziren 3 eta 0 . 

1-PASAKA

EUSKAL SELEKZIOA (Patri Espinar eta Xabi Ondaro): 7 

EUSKAL SELEKZIOA: (Jaione Zulaika eta Ekaitz Lasa) 5 

 

2-PASAKA

EUSKAL SELEKZIOA (Patri Espinar eta Xabi Ondaro): 3 

VALENTZIA: (Ana Belén Giner eta Pedro López) 0

 

Bestalde, One Wall modalitatean ere Valentzia izan zen garaile, 21 eta 11. 

ONE WALL

EUSKAL SELEKZIOA (Patri Espinar eta Jaione Zulaika): 11

VALENTZIA: (Ana Belén Giner eta Sara Gil) 21



Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide