Sua piztu da Bizkargi kaleko etxebizitza batean

Maxixatzen.eus 2016ko api. 2a, 21:16
Sua bigarren solairuko etxebizitza baten sukaldean piztu da.

Bizkargi kaleko 1. atariko bigarren solairuan sua piztu da gaur, zapatua, iluntzeko 20:30ak aldera. Suhiltzaileek kontrolpean dute dagoeneko, eta ez da zauriturik izan.

Antza denez, sukaldeko suburuak eragin du ezbeharra, Bizkargi kaleko etxebizitza horretan. Suhiltzaileek etxea aireztatu behar izan dute, baina ez dute urik erabili behar izan sua itzaltzeko. 

Sua piztu den unean jabeak zeuden etxe barruan, baina, hala ere, ez da zauriturik izan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide