Floreagako DBHko ikasleen bidaiak

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 23a, 12:53
Argazkian, DBH4ko ikasleak Madrilen.

Martxoko hirugarren astean, Floreaga ikastetxeko DBHko neska eta mutilak ikas bidaietan ibili dira, bigarren ebaluazioa bukatu eta Aste Santuko oporren aurretik.

 

DBH1ekoak Santander aldean ibili dira hiru egunez, Loredoko La Cueva surf eskolako ekintzak eginez. Horretaz gain, mendi ibilerak eta jaialdi bikainak ere izan dituzte, hainbat kantu eta dantzekin.

DBH2koak Bartzelonan ibili dira. Zaragoza eta El Pilar bisitatu ondoren, Bartzelonako Montjuich Parke Olinpikoa, Zoologikoa, Camp Nou, hiriko alde zahar edo gotikoa bisitatu dituzte, besteak beste. Azken egunean, berriz, Port Aventuran gozatzeko aukera izan zuten.

DBH3koak Murillo de Gállegon izan dira bi egunez, rafting (ibaia txalupetan jaisten) eta hidrospeed egiten. Gainera, Loarreko gaztelua eta Iruñeako entzierroko zezenen bidea bisitatu zituzten. Aurten aterpearen ordez, lau izarreko hotel – spa baten egotea egokitu zaie.

Bestalde, DBH4ko ikasleak Madril aldean ibili dira lau egunez, eta ohiko bisitak egin dituzte. Errege Jauregia kanpotik ikusi ahal izan dute soilik, ekintza diplomatiko baterako itxita baitzegoen; horren ordez, Siriako etorkinen inguruko erakusketa bisitatu dute, hiriko eraikin enblematiko batean. Austriatarren Madril, El Retiro eta Bernabeu futbol zelaia bisitatu zituzte, besteak beste. Horretaz gain, Segovia eta Toledo ere bisitatu dituzte, eta Warner zentro tematikoan eman diote amaiera ikas bidaiari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide