Añares Rioja ISBk Azkoitian jokatuko du etxeko azken partida

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 22a, 10:09

Bihar, hilak 23, Azkoitiko kiroldegian jokatuko du Añares Rioja ISBk Lehen Mailako azken aurreko partida, etxeko azkena. Partida 19:00etan hasiko da, eta Gernikaren aurka neurtuko dituzte indarrak Azkoitiko eta Azpeitiko neskek; joaneko derbian 97-58 galdu zuten haien aurka. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide