Martxoaren 19an San Jose Festa ospatuko dute Floreaga ikastetxean

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 10a, 13:09

Argazkiak: Floreaga Salestar Ikastetxea.

Hurrengo zapatuan, martxoak 19, Floreaga ikastetxeko Gurasoen festa eguna ospatuko dute, eta egitarau zabala antolatu dute egun horretarako. Goizeko 11:15ean, Euskal Dantzen emanaldia egingo dute. Jarraian, meza izango da 12:00etan Floreagako elizan. Horrez gain, ordu berean, futbolin eta pin-pon txapelketak eta guraso eta ikasleen arteko futbito partidak jokatuko dituzte. 12:30ean, berriz, Ipuin lehiaketako sari banaketa izango da. Azkenik, 12:45ean, salda eta txorizo egosi pintxoa egongo da bertaratzen diren guztientzat.

 

Floreagako Guraso Elkarteak eta ikastetxeak herritar guztiak gonbidatzen ditu festa horretan parte hartzera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide