Istripua Aizpurutxon

Maxixatzen.eus 2016ko mar. 9a, 11:21

[Azken ordukoa 13:00] Trafikoa normal dabil dagoeneko istripua izan den lekuan. 

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez Aizpurutxo auzoan auto batek istripua izan du, eta trabatuta dago Zumarragarako noranzkoan. Istripua, zehazki, GI-631 errepideko 23. kilometroan jazo da, goizeko 11:00k inguruan. Oraindik hango trafikoa motela da, eta auto ilarak daude. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide