Gorka Larrañaga artista azkoitiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 23a, 12:50

Gorka Larrañaga artista plastikoak (Azkoitia, 1974) 06/16 erakusketa aurkeztuko du otsailaren 29tik aurrera Eibarko Kultur Etxeko Portalea aretoan. Erakusketan, azken hamar urteotan Mexiko hirian egin dituen hainbat obra jarriko ditu ikusgai. 

 

Izan ere, Gorkak Eibarren jardun zuen margolaritza-eskolak ematen Mexikora joan aurretik, Portaleko marrazketa-eskolan hain zuzen ere, eta beti azpimarratzen du lana hura izan zela beretzat artearen munduarekiko benetako lehen kontaktua. Horrexegatik aukeratu du Portalea azken 10 lanurte hauen ondorio formalen zirkulua ixteko. 

Jarraitu Eta Kittok idatziko artikulua irakurtzen hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide