"Inmigrazioarekiko estereotipoak eta aurreiritziak" hitzaldia emango du Gorka Morenok

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 23a, 11:34

Ikuspegiko – Euskal Immigrazioaren Behatokia – zuzendari Gorka Morenok hitzaldia emango du martxoaren 3an Elkargunean, 19:00etan. Inmigrazioarekiko estereotipoak eta aurreiritziak. Zer da egia? izenburupean estereotipoei buruz ariko da. Moreno EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da, eta bere ikerketa-lerroak nazioarteko migrazioan, gizarte politikan eta gizarte bazterketan eta pobrezian zentratzen dira. 

 

"Hainbat estereotipo berdin berdin agertzen zaizkigu Durangon, Azkoitian edo Bogotan. Mota ezberdinetakoak aurki ditzazkegu: asko direla eta nolabaiteko inbasioa ematen ari dela azpimarratzen dutenak, immigrazioa delinkuentziarekin batzen dutenak, genero-indarkerairen hedapenarekin. Baina horien guztien artean nire ustez min gehien edo gutxienez eragin gehien dutenak immigrazioa eta gizarte laguntzei loturikoak dira", dio Morenok. Horren guztiaren inguruan argibideak azaltzen saiatuko da Gorka Moreno martxoaren 3ko hitzaldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide