"Elikadura eta haurren ongizatea" hitzaldia, Xabier Munibe Haurreskolak antolatuta

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 22a, 10:08

Hurrengo asteazkenerako, martxoak 2, hitzaldia antolatu du Xabier Munibe Haurreskolak "Elikadura eta haurren ongizatea" lelopean. Hitzaldia Elkarguneako Oteiza aretoan izango da, 18:00etan, eta Edurne Maiz nutrizionista eta Psikologian lizentziatua etorriko da hitzaldia ematera.

 

Honako galdera hauek erantzuten saiatuko da Maiz aditua: Gure haurra osasuntsu hazten ari al da? Nahikoa jaten al du? Gauza berriak probatzea ez zaio gustatzen…. Zer egin dezaket? Elikatzerako garaian emozioek eta pentsamenduek zer nolako garrantzia dute? Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko ditu.

Azkoitiko haur reskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskaintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi antolatzen ditu. Hitzaldia gaia interesatzen zaien guztiei zuzenduta dago, eta beraz, haur eskolako guraso ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide