Azkoitiar batek ia 700 kilo "puntepax" eskaini ditu Calaisera bidaltzeko

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 16a, 16:25

Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko sareko boluntarioek herritar baten eskuzabaltasuna eskertu nahi dute ia 700 kilo iltze eman dizkielako, Calaiseko (Frantzia) errefuxiatuei etxolak eraikitzen laguntzeko. Latz tabernako kaxa mantenduko dute hilaren 19ra arte, baina laguntza horrekin dagoeneko aurreikuspen guztiak bete dituztela azaldu dute sareko boluntarioek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide