Batukada ikastaroa antolatu du Udaleko Berdintasun sailak

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 14a, 11:43

Udaleko Berdintasun sailak, emakumeak ahalduntzeko ikastaroen eskaintzaren baitan, batukada ikastaroa antolatu du urtarriletik apirilera bitartean, iazko saioei jarraipena emanez. Sei saio egin ziren iaz, eta aurten beste hainbeste egingo dira.

 

Ikastaroari urtarrilaren 27an emango zaio hasiera eta apirilean amaituko da. Ondorengo egunetan izango dira saioak:

Urtarrilak 27

Otsailak 10 eta 24

Martxoak 9

Apirilak 6 eta 20

Ikastaroa Elkargunean eskainiko da, eta saioak aipatutako egun horietan izango dira, 17:30etik 19:30era.

Izena emateko idatzi berdintasuna@azkoitia.eus helbidera edo deitu 943 85 71 74 telefonora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide