Café Quijanok hasi berri du aurtengo bira, eta zapatuan Baztartxon izango da

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 12a, 11:32

Café Quijano Leongo hirukotea Azkoitian izango da datorren zapatuan. Gipuzkoan bi emanaldi eskainiko ditu: hilaren 15ean, ostiralean, Tolosan, eta hurrengo egunean, 16an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian, 22:00etan.

 

Udalak taldearekin kolaboratu du espazioa utziz, baina Udala ez da antolatzaile zuzena. Café Quijanok sarrerekin biltzen duen diruaren truke eskainiko du bere emanaldia. Prezioak taldeak berak finkatu ditu.

Sarrerak Udaleko Kultura sailean eskura daitezke eta baita Baztartxo antzokian ere, zine emanaldien aurretik.

Oraingo ikuskizunean, Café Quijanok bere Orígenes: El Bolero trilogia interpretatzen du, klasikoak bihurtu diren gainerako lanekin batera, formatu akustiko eta natural batean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide