Eire Lopetegik, Ane Urteagak eta Maite Alberdik irabazi dute XIV. Patata Tortila Lehiaketa

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 5a, 13:59

Gaur goizean Kontzejupean izan den Patata Tortila Lehiaketan 13-17 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu dute, eta guztira hiru partaidez osatutako 29 taldek prestatu dute patata tortila. Udaleko ordezkariek patata tortila denak probatu ondoren, Eire Lopetegi, Ane Urteaga eta Maite Alberdi hirukoteak egindako tortila izan da antza goxoena. Irabazle bakoitzak 10 euro eta zinerako bi lagunentzako bonoa eskuratu ditu. Azkoitiko Udalak, Abarketatxo Ludotekak, Artxamendi Topalekuak eta Herrixen Merkatari Elkarteak elkarlanean antolatutako lehiaketa da, eta 14. edizioa izan da aurtengoa. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide