Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du labanarekin pertsona bat erasotzeagatik

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 30a, 13:45

Ertzaintzak jakinarazi duenez 57 urteko gizon batek beste gizon bat besoan zauritu zuen labanarekin bart, herriko kale batean. Antza, ustezko erasotzaileak zaurituaren semea astindu zuen aurrez, eta gertaera hori leporatu zionean gertatu zen erasoa. Zauritua Azpeitiko larrialdietara eraman zuten anbulantzian.

 
Atzo gaueko 23:30ak inguruan, gazte lokal batera joan zen Ertzaintza, han sortutako iskanbila baten ondorioz izan baitzen erasoa. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen, 01:10ak inguruan. 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide