Joakin Errasti "Epelarre" trikitilaria hil da

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 15a, 18:32
Argazkia: Txoko musikala.

Joakin Errasti "Epelarre" soinu jotzailea hil da gaur, hilak 15, 82 urte zituela. Hileta elizkizuna bihar izango da herriko parrokian, 19:00etan.

 

Azkoitiko Izarraitz magaleko Epelarre baserrian jaio zen Errasti, 1933an. Trikitixari lotuta eman ditu bizitzako urte gehienak. 1970eko hamarkadan txapelketatan ere parte hartu izan zuen, eta baita bakarren bat irabazi ere. Hainbat trikitilariren maisu izandakoa da azkoitiarra; haren ikasle izandakoak dira, besteak beste, Xabier Alberdi "Zabale" eta Ramon Azpitarte "Imuntzo" herritarrak.

Hainbat erromeritan soinua jotzen ibili zen Errasti. Pandero jole bat baino gehiagorekin aritu zen, baina azken urteetan Inazio Bastida "Etxeberritxo" zenarekin alaitu ohi zituen plazak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide