Maxixatzenek zozketa abiatu du bere Facebook orrialdean

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 4a, 18:50

Atzo, Euskaren Egunean, saski baten zozketa hasi zuen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, bere komunikabidearen Facebook orrialdean. Izan ere, joan den martxoan, duela bederatzi hilabete, jarri zen berriro martxan Maxixatzen Herri Komunikabidea, eta ordutik 800 lagun baino gehiagoren babesa izatea lortu du aipatutako sare sozialean. Hori ospatzeko eta haien fideltasuna eskertzeko, zozketa abiatu du. Odriozola ardotegiko produktuz betetako saskia zozketatuko du, datorren abenduaren 20ra bitartean.

 

Oraindik parte hartu ez duenak lotura honetan du horretarako aukera. Honako bi zeregin hauek egin beharko dira: saskiaren argazkian "atsegin dut" klikatu eta argazkia elkarbanatu. Dagoeneko 206 elkarbanatze baino gehiago lortu ditu; zuk ere parte hartu nahi?

 

Zorte on guztioi!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide