Unai Mujika azkoitiarrak saria jaso du landa eremuko jarduera ekonomikoaren alorrean

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 2a, 12:56

Unai Mujikak 2.000 euroko dirusaria jaso zuen alkatearen eskutik.

San Andres egunean Urkomeren IV. sari banaketa ekitaldia izan zen udaletxeko areto nagusian. Guztira, hamahiru proiektu aurkeztu ziren, eta bost proiektu saritu zituzten: lau proiektu epaimahaiak aukeratutakoak eta bat erabiltzaileek. Epaimahaiaren horietako bat, Unai Mujika azkoitiarrak eskuratu zuen Atxola proiektuari esker, eta 2.000 euroko dirusaria jaso zuen.

 

Atxola proiektua honetan oinarritzen da: ekoizpen ekologikoan oinarriturik, barazki eta plantelen jarduera, sukaldaritzako zein sendabelarren ekoizpena eta hazkuntza eta fruitu txikien ekoizpena. Mujikak adierazi du inguruan eskuragarri dauden produktuen bitartez, etekin ekonomikoa lortzea dela helburu nagusia. 

Ekitaldian izan ziren, sarituei saria banatzeko: Javier Zubizarreta, alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria, Ana Eizagirre, Urkomeko lehendakaria, Igor Iturain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria eta Maite Andres, HAZI-ko tekniaria.

Aurten, gainera, epaimahaiak ez ezik, erabiltzaileek ere aukera izan dute parte hartzeko Urkomeren web orrialdean. Botorik gehien Lanlur proiektuak jaso ditu, eta, beraz, Iban Sabalzak jaso du Urola Kostako produktuez osaturiko lotea. Geo-aplikazio bat aurkeztu du Sabalzak sariketara. Bestalde, honako hori proiektu hauek saritu ditu epaimahaiak: Host' Arte, Iratxe Manzisidorrena; Intxaur Olioa, Jon Arrutirena eta, azkenik, Ipinabarrak eta sagarrak Aitor Eizmendirena.