Biolentziarik gabeko mundu batean bizitzea amets

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 27a, 13:11

Neska talde azkoitiar batek "Gu ere pertsonak gara" lelopean hartu dute parte Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketan, 12 eta 26 urte bitartekoei zuzenduriko ekimenean. Sariketaren helburua da indarkeria sexistaren aurkako ekimenak ezagutzera ematea. Bihar Amurrion egingo den ekitaldian jakinaraziko dute nor den talde irabazlea. Jaia antolatu dute egun osorako, eta Azkoititik autobusak doan antolatu dituzte bertara joateko.

Biolentziarik gabeko mundu baten bila dabiltza Judith Arambarri, Irati Aranbarri, Ane Aranbarri, Ilargi Arandia, Sara Conde, Miren Fernandez, Naira Garate, Enara Lanzeta, Mirari Muruaga eta Gadea Olaizola. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide