Eskola kirola euskaraz datorren zapatuan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 26a, 11:48

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna denez, Eskola Kirola programaren barruan kirola ere euskaraz bizitzeko aldarria zabalduko dute datorren zapatuan.

Eskola Kirola, Xeye atletismo taldea eta Azkoitiko Udalak elkarrekin antolatu dute ekimena.

Ekimenak bi gune izango ditu. Batetik, ikastetxeetan saskibaloian jokatuko dute eta guneak "euskaraz bizi nahi dut" leloa duten pankartekin apainduko dituzte.

Bestetik, herriko enparantzan atletismo zirkuitua eta dantza modernoaren (zumba) erakustaldia egongo dira goizeko 10etatik 12:30ak arte. Ekitaldian zehar egunerako sortutako testua irakurriko dute.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide