Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekitaldiak

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 24a, 09:26

Ekitaldi nagusia gaur arratsaldean egingo da,  Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean.  19:00etan, elkarretaratzea  eta ‘Women in Black’ ekimena  egingo dira Herriko Plazan. Herritar guztiak daude gonbidatuta, ekitaldiotan parte hartzera.

 

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalako Berdintasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak, elkarlanean; hitzaldiak, tailerrak, elkarretaratzeak eta ikastaroak, besteak beste.

Ekitaldi nagusia gaur egingo da. Arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea  eta ‘Women in Black’ ekimena  egingo dira Herriko Plazan.

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, Udaleko Berdintasun sailak honako adierazpena kaleratu du: "Azaroaren 25a dela eta, data horixe izendatu baitu Nazio Batuen Erakun­deak Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egu­na, gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko, zeinahi ere den (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), bai halaber sexismo-modu guztiekiko, barne dau­delarik finenak eta normalizatuenak, hala nola sexuen araberako rol este­reotipatuak ezartzea edo bizitzaren esparru askotan emakumeak ikusgai ez egotea, besteak beste. Berretsi nahi dugu, era berean, arazo estruk­tural baten aurrean gaudela eta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza oinarri duenez, ezinbestekoa dela berdintasun-politikak baliatzea, adituek zein nazioarteko erakundeek gomendatzen duten be­zalaxe".

Datozen egunotarako ekitaldi-egitaraua ere, horra:

Autodefentsa ikastaroak

Azaroak 23, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.

Alaitz Mañes.

Elkarretaratzea

Azaroak 25, 19:00etan. Herriko Plazan.

Emakumeen Mahaiak antolatuta.

Women in black ekintza

Azaroak 25, 19:00etan elkarretaratzean.

Emakumeen mahaiak antolatuta.

Hitzaldi tailerra

Azaroak 27, 15:00etatik 17:00etara. Elkargunean. Erdaraz.

Inma Merino: “Violencia contra las mujeres en la tercera edad”.

Beldur barik

Azaroak 28, larunbata.

Aurten, lehiaketa Amurrion izango da. Autobusak egongo dira. Informazio gehiago www.artxamendi.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide