"Women in black" ekintza antolatu dute azaroaren 25erako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko emakume mahaixe 2015ko aza. 19a, 17:46

Azaroaren 25a, asteazkena, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da, eta Azkoitiko Emakumeon Mahaiak gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko. Horregatik, egun horretan bertan, elkarretaratzea izango da herriko plazan, 19:00etan. Women in black ekintza izango da elkarretaratzean, eta denak beltzez jantzita joatea eskatzen dugu. 

 

Emakumeon taldeak berretsi nahi dugu, era berean, arazo estruktural baten aurrean gaudela eta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza oinarri duenez, ezinbestekoa dela berdintasun-politikak baliatzea, adituek zein nazioarteko erakundeek gomendatzen duten bezalaxe.

Bestalde, azaroaren 27an, Inma Merinok hitzaldia emango du Violencia contra las mujeres en la tercera edad izenburupean, eta azaroaren 28an Amurrion Beldur Barik lehiaketa egingo dute. Bertara joateko autobusak jarriko dituzte. Informazio gehiago: 943 54 20 14.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide