Gora bihotzak taldeak irabazi ditu Orbel-jokuek

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 14a, 18:49

Orbel-jokuetako finala izan da gaur arratsaldean Elkargunean, eta Gora bihotzak, Ixeye eta Antxintxikelaixek taldeak lehiatu dira. Pututan oso berdinduta bukatu dute hiru taldeek: Gora bihotzak izan da irabazlea 34 punturekin, Antxintxikelaixek bigarren 33 punturekin eta Ixiye izan da hirugarrena 32 punturekin. Imanol Garcia eta Itziar Elias aurkezleek gidatu dute lehiaketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide